XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IRAKURKETA Ikastola ezagutzera goaz / Doinua: Triste bizi naiz eta.

Gure ikastola da
leku atsegina
orain urte batzuek
herriak egina.

Ia zahar itxura hartua du baina,
non aurkitu daiteke
beste bat berdina?.

Zuzendari, guraso,
gidari-antzean
irakasleak lagun
gelara sartzean...
Zuei esker daukagu
gau eta goizean
euskara ezpainetan
eta bihotzean.

GUTUNA Kaixo Lontxo: Agindu nizun bezala, gutun hau idatzi behar dizut.

Oso ondo pasatu ditut oporrak nire herri berri honetan.

Ohitu naiz hemen bizitzen, jendea eta lekuak ezagutu ditut eta lagun berriak ere egin ditut.

Kontatuko dizut hurrengo batean zein eta nolakoak diren.

Hala ere, ez pentsa zurekin eta gainerantzeko lagunekin ahaztu naizenik.

Nahita ere kosta egiten da lagun onak ahaztea.

Eskuminak guztiei eta ondo bizi naizela esan, idatziko diedala haiei ere, ez ditudala ahazten eta.

Azkena zurekin egon nintzenean esan nizun zer beldur neukan.

Herri berri batera etortzeak baino beldur handiagoa ematen zidan ikastola berri batera etortzeak.

Pentsatuko duzu zenbat aldiz partetik, eta esan iezaiozu andereño berria askoz ere maiteago dudala, ea zer esaten duen.